Gizartea -
'Opson VIII' operazioa
Faltsututako 300 tona elikagai eta 39.000 litro edari konfiskatu ditu Guardia Zibilak
Egunero kontsumitzen diren eta ekologikoak bailiran etiketatutako elikagaiak aztertu dituzte operazioan: haragia, arraina, arrautzak, olioa eta espeziak, besteak beste.
EiTB.EUS
Guardia Zibilak eta Interpolen Idazkaritza Nagusiak, Europolen laguntzarekin, 'Opson VII' operazioa abiatu dute, elikagaien faltsutzean, salmentan, etiketatuan eta banaketa ilegalean oinarrituta.
Oraingoz, 300 tona elikagai eta 39.000 litro edari konfiskatu dituzte; guztiak, osasunerako oso kaltegarriak. Operazioan, 35 pertsona atxilotu eta ikertu eta 2.500dik gora kontrol egin dituzte: saltokietan, merkatuetan, aireportuetan, portuetan eta industrialdeetan. Horietan 1.500 arau-hauste administratibo eta 13 urratze penal antzeman dituzte.
Elikagai faltsuak kontrolatzeaz arduratzen den sare europarrak eskatuta, egunero kontsumitzen diren eta ekologikoak bailiran etiketatutako elikagaiak aztertu dituzte aurten: haragia, arraina, arrautzak, olioa eta espeziak, besteak beste.
Azken urteotan, faltsututako elikagaien mehatxua handia da Europan zein Espainiako Estatuan. Izan ere, kalitate urria duten elikagaik ekoitzi eta banatu dituzte herrialde askotan.
Hain zuzen ere, operazioaren zortzigarren edizio honetan 78 herrialdek hartu dute parte (iaz 68k hartu zuten parte).