Gizartea -
Erasoa
Aske utzi dute Errenteriako bizilagunaren heriotzarekin lotuta atxilotu zuten gizona
Erasoaren harira Udaltzaingoak abiatutako ikerketaren emaitzak jakinarazi dizkio Udaltzaingoak epaileari, eta azken honek atxilotua aske uzteko erabakia hartu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Igandean Donostian izandako erasoarekin zerikusia zuelakoan Ertzaintzak asteazkenean atxilotutako gizona aske utzi dute, epaileak hala aginduta, Gipuzkoako hiriburuko Udalak jakitera eman duenez.
Atzo arratsaldean utzi zuten atxilotua udaltzainen zaintzapean. Orduan, gizon horrek Errenteriako 61 urteko bizilagunaren heriotzarekin loturarik zuen ala ez ikertzen hasi zen Udaltzaingoa.
Donostiako Udalak, baina, printzipioz atxilotuari ezer leporatzen ez ziotela aurreratu eta haren errugabetasun presuntziorako eskubidea babestea eskatu zuen.
Ordu batzuk geroago, erasoaren harira Udaltzaingoak abiatutako ikerketaren emaitzak jakinarazi dizkio Udaltzaingoak epaileari, eta azken honek atxilotua aske uzteko erabakia hartu du.
61 urteko errenteriarra astelehenean hil zen erasoan eragin zizkioten zauri larrien ondorioz.