Gizartea -
Zirkulazioa
85 urteko gizon bat hil da Donostian izandako zirkulazio istripu batean
Ezbeharra Añorga auzoan jazo da, astearte arratsaldean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
85 urteko gizon bat hil da astearte arratsaldean Donostian, Añorga auzoan izandako zirkulazio istripu baten ondorioz, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Hain zuzen ere, ezbeharra 19:00etan jazo da. Ordu horretan, lur orotarako ibilgailu bat bidetik atera, eta irauli egin da Añorga etorbidean. Horren ondorioz, gidaria hil egin da.
Suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua ibilgailu barrutik. Udaltzaingoa eta Ertzaintza ere bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea