Gizartea -
Migrazioa
CEAR-Euskadik migratzaileentzako zentro bat irekiko du Tolosan
Zentro berriak 30-35 pertsona hartzeko tokia izango du. Egun, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 930 migratzaile daude aterpetxeren batean plaza bat eskuratzeko zain.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Errefuxiatuei laguntzeko CEAR-Euskadi erakundeak migratzaileentzako zentro berri bat irekiko du Tolosan. Hala iragarri du Elena Valverde elkarte horretako bozeramaileak gaur egin duen agerraldian.
Valverdek azaldu duenez, egun, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 930 migratzaile daude baliabiderik gabe, Estatuko aterpetxeren batean plaza bat noiz eskuratuko zain. Tolosako zentroa migratzaile horiei laguntzeko asmoz irekiko dutela azpimarratu du Valverdek.
Aterpetxe horrek 30-35 pertsona hartzeko tokia izango du, eta Tolosako Udalaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin jarriko dute martxan.