Gizartea -
Erasoa
Hil egin da Donostian jipoitu zuten Errenteriako bizilaguna
Erasoa igandea goizean gertatu zen eta Ertzaintza erasotzaileren bila dabil. 61 urteko gizona Donostia Ospitalean hil da arratsalde honetan.
EITB.EUS
Arratsalde honetan hil da joan den igandean Donostian jipoitu zuten Errenteriako bizilaguna.
Erasoa goizeko 10:00ak aldera gertatu zen, Gros auzoan. Udaltzaingoa bertaratu zenean, lurrean botata eta odoletan topatu zuten 61 urteko gizona.
Donostia Ospitalera eraman zuten, larri, eta garun-heriotza egoeran egon da, gaur arratsaldean zendu den arte.
Ertzaintza erasotzailearen bila dabil eta, Udaltzaingoarekin batera, gertakaria ikertzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea