Gizartea -

Polizia operazioa

Talde kriminal bateko kide bat atxilotu dute Gipuzkoan

Polizia Nazionalak taldeko bederatzi kide atxilotu ditu eta guztira milioi bat euroko balioa duten 20 ibilgailu berreskuratu ditu.

Lapurtutako ibilgailuetako gailuak. Irudia: ETB
Lapurtutako ibilgailuetako gailuak
Luxuzko ibilgailuak lapurtzen zituen talde bateko kidea atxilotu dute Gipuzkoan

0:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak luxuzko lur orotako ibilgailuak lapurtzen dituen talde kriminal bat desegin du. Bederatzi pertsona atxilotu ditu, horietako bat Gipuzkoan. Gainera, guztira milioi bat euro baino gehiago balio duten luxuzko 20 ibilgailu berreskuratu ditu.

Talde kriminala ibilgailuak lapurtzen eta horiek identifikatzeko osagaiak faltsutzen adituak diren Bulgariako herritarrez osatuta dago.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzatik azaldu dutenez, “dokumentazioa eta matrikulen plakak atzerriko herrialdeetan aldatzen zituzten, eta, ondoren, Espainiara bidaltzen zituzten, ibilgailuak identifikatzeko, osagaiak faltsutzeko eta legezko itxura emateko”.

Batetik, 30.000-60.000 euroko ibilgailuak lapurtzen dituzten pertsonak daude, eta, bestetik, horiek identifikatzeko osagaiak faltsutzeaz eta dokumentazioaz arduratzen direnak, gero zirkulazioan jartzeko.

Horrez gain, ibilgailuak hirugarren herrialdeetan saltzeaz arduratzen diren pertsonak daude taldean, Suedian faltsututako matrikula plakak erabiliz beti.

Ikertzaileek ibilgailuetako batean Espainiatik alde egiten ari zela atxilotu dute taldeko gidarietako bat, Gipuzkoan.

Ibilgailuen lapurreta

Poliziak ibilgailuak Madrilen lapurtzen zituztela egiaztatu ahal izan du, Hortalezako barrutian eta Pozuelo inguruan bereziki.

Gainera, taldeak hiriburuko kaleetan zituen ibilgailuetako asko berreskuratu dituzte.

Poliziak taldeko kideak atxilotu, eta ibilgailuak lapurtzeko eta horien osagaiak faltsutzeko tresna ugari bereganatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak