Gizartea -

Llanesko hilketa

Ardinesen ustezko hiltzaileetako baten behin behineko estradizioa ukatu du Suitzak

Hiru hilabete barru beste delitu batzuengatik epaituko dutelako egin dio uko eskariari Suitzako Fiskaltzak. Horregatik, epe hori beteta, estradizioa berriz eskatzeko galdegin dio Llanesko Epaitegiari.

Hilketa gertatu zen lekua. Argazkia: EFE
Hilketa gertatu zen lekua
Hilketa gertatu zen lekua. Argazkia: EFE

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernako kantonamenduko (Suitza) Fiskaltzak uko egin dio Javier Ardines Llanesko IUko zinegotziaren hilketarekin zerikusia duelakoan ikertzen ari diren aljeriarraren behin behineko estradizioari.

Eskari horri erantzunez, agintari suitzarrek arrazoitu dute hiru hilabete barru beste delitu batzuengatik epaituko dutela aipatu herrialdean. Hori dela eta, epe hori beteta, estradizioa berriz eskatzeko galdegin diote Llanesko Epaitegiari, Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Halere, auzipetuak Suitzan bizi duen egoerari buruzko informazioa emango duela hitzeman du Fiskaltzak, eta argi utzi du epe hori igarota ustezko hiltzailea estraditatu ahal izango dutela.

Iturri horren arabera, behin jakinarazpena jasota, Llanesko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak gutxienez hiru hilabete itxaron beharko du eskaria berriro egiteko.

Ardinesen hilketarekin lotuta, otsailaren 19an Pedro L.N.A. (Ardinesen laguna) atxilotu zuten Zornotzan, hilketaren ustezko eragilea izateagatik. Izan ere, bi sikario kontratatu omen zituen susmoa zuelako emazteak Llanesko zinegotziarekin bikote harremana zeukala.

Egun berean ustezko sikarioetako bat (D.B.), aljeriarra baita, atxilotu zuten Bizkaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
IU Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suitza Asturias Erailketak