Gizartea -

ERASOA

Errenteriako 61 urteko gizon bat garun-heriotza egoeran, eraso bat jasan ondoren

Goizeko 10:00ak aldera izan da erasoa, Donostiako Gros auzoan. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ikerketa ireki dute zer gertatu den argitzeko eta erasotzailea aurkitzeko.

Erasoa gertatu den tokia, Gros auzoan: EiTB
Erasoa gertatu den tokia, Gros auzoan.
Erasoa gertatu den tokia, Gros auzoan: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenteriako 61 urteko gizon bat garun-heriotza egoeran dago, gaur goizean Donostian, Gros auzoan, erasoa jasan eta gero.

Udaleko iturriek hasiera batean gizona hil dela jakitera eman duten arren, ondoren zuzendu egin dute informazioa, eta garun-heriotza egoeran dagoela azaldu dute.

10:00ak pasatxo zirenean gertatu da erasoa Miracruz kalean, Euskal Herria plazatik gertu. Abisua jaso eta berehala bertaratu da Udaltzaingoa.

Agenteak iritsi direnean odoletan aurkitu dute gizona eta larrialdi zerbitzuei deitu diote. Lesio larriekin eraman dute Donostia Ospitalera.

Erasoa izan eta bi ordura garun-heriotza egoeran sartu da gizona, zaurien larritasunagatik.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ikerketa ireki dute gertatuaren nondik norakoak argitzeko eta egilea aurkitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Errenteria bideoak Albisteak Giza hilketak Donostiako Gros auzoa