Gizartea -

Zentral nuklearra

Akatsak antzeman dituzte Garoñako langileen erradiazio arriskuen kalkuluan

Martxoan egindako azterketa batean oinarrituta segurtasun kontseiluak emandako datuen arabera, beharginek jasotako erradiazio dosietan irregulartasunak izan dira.

Garoñako zentral nuklearra. EFEren artxiboko irudia
Akatsak antzeman dituzte Garoñako langileen erradiazio arriskuen kalkuluan
Garoñako zentral nuklearra. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) ohartarazi du gabeziak daudela Garoñako zentral nuklearraren itxiera-plangintzan, eta horrek eragina duela bertako langileen erradiazio arriskuen kalkuluan.

Martxoan egindako azterketa batean oinarrituta segurtasun kontseiluak emandako datuen arabera, beharginek jasotako erradiazio dosietan irregulartasunak izan dira. Azterketa horren helburua zen babes neurriak aplikatu diren ala ez egiaztatzea.

Horren esanetan, langile bakoitzak jaso ahal duen gehienezko dosiaren adierazle ofiziala ez dator bat dosiaren maila administratiboaren balioarekin.

Egoera horren aurrean, "dosia etengabe birkalkula dezatela edo lan-dosien helburuak eta instalazioak azter ditzatela" exijitu dute.

"Alara" batzordearen aktan jaso dutenez, ez dira banakako gehiengo dosirako helburuak zehaztu, eta zuzendariak ez du zehaztu banakako dosi horren helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garoña