Gizartea -

Zientzia eta osasuna

Gingibitisaren eta Alzheimerraren arteko lotura zuzena dago, ikerketa baten arabera

Burmuineko nerbio-zelulak suntsitzen dituen proteina bat ekoizten du 'Porphyromonas gingivalis' bakteriak. Horrek memoria galtzea dakar eta, azken batean, Alzheimerra garatzen du.

Adinekoei batez ere eragiten die Alzheimerrak. Argazkia: Pixabay
Adinekoei batez ere eragiten die Alzheimerrak
Adinekoei batez ere eragiten die Alzheimerrak. Argazkia: Pixabay

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norvegiako ikerlariek ebatzi dutenez, gingitibisak funtsezko garrantzia dauka Alzheimer gaixotasunaren garapenean. Ikerketaren emaitzak 'Science Advances' aldizkarian argitaratu dituzte.

"DNAn oinarritutako frogei esker aurkitu dugu oien gaitza eragiten duen bakteria ahotik burmuinera igaro daitekeela", azaldu du Piotr Mydel Bergeneko Unibertsitateko Zientzia Kliniko Saileko Broegelmanns Ikerketa-Laborategiko kideak.

Burmuineko nerbio-zelulak suntsitzen dituen proteina bat ekoizten du 'Porphyromonas gingivalis' bakteriak. Horrek memoria galtzea dakar eta, azken batean, Alzheimerra garatzen du.

Mydelek azpimarratu duenez, bakteria horrek ez du berez Alzheimerra eragiten, baina lotura zuzena dago bakteria horren eta Alzheimerra garatzeko arrisku handiaren artean. Dena dela, ikerketa horren arabera, hainbat gauza egin ditzakegu Alzheimerra garatzeko arriskua murrizteko, hala nola, "hortzak garbitzea eta hortz haria erabiltzea". Gainera, gingibitisa duten eta Alzheimerrarekin lotuta familiartean aurrekariak dituzten lagunek dentistarengana jo behar dute aldizka.

"Bakterien entzima kaltegarriak blokeatzen dituen sendagai bat garatu dugu, Alzheimer gaitza moteltzen duena. Botika hori aurten bertan frogatzea aurreikusten ari gara", gaineratu du Piotr Mydelek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Alzheimerraren sintomak