Gizartea -

Delituak

Basauriko preso bat inputatu dute auto-istripua izan ostean ihes egiteagatik

Hirugarren graduan dagoen gizonari bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi diote, baimenik gabe gidatzeagatik eta droga-proban positibo emateagatik.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko espetxean hirugarren graduan dagoen 52 urteko preso bat inputatu dute, auto-istripua izan ostean ibilgailua jazoeraren tokian utzi eta, espetxera itzuli behar zuelako, ihes egiteagatik.

Basauriko Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 5ean, 20:45 aldera, Ertzaintzaren deia jaso zuen Basauriko Udaltzaingoak Bilbondoko merkataritza-gunean auto-istripu bat izan zela ohartarazteko.

Antza, gizonak haurdun zegoen emakume baten ibilgailuaren aurka talka egin zuen, eta emakumeari Basauriko espetxera itzuli behar zela esan ostean, ibilgailua istripuaren tokian utzi eta joan egin zen.

Gizonari bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi diote, baimenik gabe gidatzeagatik; droga-proban ere positibo eman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Basauri Bizkaia Presoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak