Gizartea -

NAFARROA

1.200 kilo haragi modu desegokian garraiatzen ari zen ibilgailu bat atzeman dute

Txerri haragia beste produktu batzuekin zuzeneko kontaktuan zegoen, inolako babesik gabe. Haragia erretiratu dute dagoeneko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, 1.200 kilo haragi modu desegokian garraiatzen ari zen furgoneta bat atzeman du Guardia Zibilak.

Antza denez, NA-122 errepidean, Estellerrian, atzeman zuten ibilgailua. Errepide kontrol bat egiten ari zirela, furgoneta bat geldiarazi zuten eta barruan lurrean botata txerri haragia zeramala egiaztatu zuten. Haragia beste produktu batzuekin zuzeneko kontaktuan zegoen, inolako babesik gabe. Halaber, haragiaren gainean kutxak eta orgatila bat ere bazeuden.

Ibilgailuaren dokumentazioa berrikusterakoan, furgonetak haragia garraiatzeko baimenik ez zuela egiaztatu zuten agenteek. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuko Osasun Publikorako ikuskatzailea ohartarazi zuten. Haragia merkatura ez iristeko neurriak ere hartu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Elikagaiak gaur albisteak Merkantzia-garraioa