Gizartea -
TRAFIKOA
Motozale bat hil da Leintz Gatzagan, auto baten kontra talka eginda
Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu da, Maltzagara bidean. Ertzaintzak autoko gidaria atxilotu du, droga eta alkohol probetan positibo eman duelako.
EITB.EUS
Motoziklista bat hil da gaur goizean Leintz Gatzagan izandako zirkulazio-istripu batean, bera gidatzen ari zen motorrak eta auto batek talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ondoren, Ertzaintzak autoko gidaria atxilotu du, droga eta alkohol probetan positibo eman duelako.
Ezbeharra 07:10ak aldera gertatu da, GI-627 errepidean, Maltzagara bidean.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan.
Hasiera batean esan dute autoko gidariak alde egin duela, errepide erdian kolpe-leungailua utzita. Geroago, baina, Ertzaintzak bigarren mailako errepide bateko aparkalekuan aurkitu du gidaria. Esan bezala, alkohol eta droga probetan positibo eman du, eta atxilotu egin dute bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita.