Gizartea -

SUIZIDIO LAGUNDUA

Maria Jose Carrascoren kasua genero indarkeriako epaitegi batek ikertuko du

Duela gutxi, Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak epaitegi arruntera itzuli zuen emazte eriari hiltzen lagundu zion gizonaren auzia.

Angel Hernandez, emazteari hiltzen lagundu zion gizona. Artxiboko argazkia: EFE
Angel Hernandez, emazteari hiltzen lagundu zion gizona
Angel Hernandez, emazteari hiltzen lagundu zion gizona. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Probintzia Auzitegiak Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak ikertuko du azkenean Maria Jose Carrascoren kasua. Urte luzez gaixotasunaren aurka borrokatu ostean, apirilean, esklerosi anizkoitza zuen emazteari hiltzen lagundu zion Angel Hernandez senarrak.

Madrilgo 25. Instrukzio Epaitegiak Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegira bideratu zuen kasua, eta horrek itzuli egin zion, bere eskumenekoa ez zela iritzita. Epaitegi horren esanetan, emakumeak bere bizitzari amaiera emateko "eskaera serio eta esplizitua" egin zuen.

Orain, Madrilgo Probintzia Auzitegiak ebatzi du bi epaitegien arteko gatazka, eta, horrek erabakita, epaitegi berezi horrek ikertuko du.

Probintziak Auzitegiaren ustez, auziaren fase honetan ezin da ziurtatu emakumearen kontrako indarkeria delitu bat izan den ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eutanasia argazkiak Espainia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Madril gaur