Gizartea -
TRAFIKOA
Goiz korapilatsua N-1ean, Villabonan eta Tolosan izandako bi istripurengatik
Bi istripuak Donostiarako noranzkoan gertatu dira. Gutxienez, bi pertsona arin zauritu dira. 11:00ak aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
EITB.EUS
Hainbat ibilgailuren arteko bi istripu gertatu dira gaur goizean N-1 errepidean, Villabonan eta Tolosan, eta 14 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira Donostiara bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Lehen istripua Villabonan gertatu da. Hiru autok elkar jo dute Donostiarako noranzkoan, eta ezkerreko erreia oztopatu dute; ondorioz, ilara luzeak sortu dira. Ezbehar horretan, bi pertsona arin zauritu dira.
Geroago, Tolosan beste bi autok eta kamioi batek talka egin dute Donostiarako noranzkoan.
Auto ilarak (14 kilometro) Villabonan hasi eta Ikaztegietaraino iritsi dira.
Istripua izan duten ibilgailuak erretiratu eta errepidea garbitu ostean, 11:00ak aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.