Gizartea -

Araba Euskaraz

Araba Euskarazen batutako diruarekin beka-sistema bat sortuko dute Armentia Ikastolan

Arabako ikastolen jaia ekainaren 16an ospatuko dute Gasteizen, eta gaur egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek.  

Arabaz Euskaraz jaialdiaren antolatzaileen agerraldia. Argazkia: Araba Euskaraz
Arabaz Euskaraz jaialdiaren antolatzaileen agerraldia.
Arabaz Euskaraz jaialdiaren antolatzaileen agerraldia. Argazkia: Araba Euskaraz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba Euskaraz-en bildutako dirua beka-sistema bat sortzeko erabiliko dute Armentia Ikastolan, Gasteizko familia guztiek, euren egoera ekonomikoa edozein izanda ere, seme-alabak bertan matrikulatzeko aukera izan dezaten.

Arabako ikastolen aldeko jaia ekainaren 16an ospatuko dute Gasteizen, 'Gertu' lelopean, eta gaur goizean antolatzaileek agerraldia egin dute egitarauaren berri emateko eta bildutako dirua zertara bideratuko duten jakinarazteko.

Aipatu beka-sistema sortzeaz gain, hezkuntza proiektua garatzeko eta kirol instalazioak hobetzeko erabiliko dute egun horretan batutako dirua.

Zirkuituari dagokionez, lau gune izango dira: Prado parkean, Mineral inguruetan, Armentia Ikastolan eta Armentiako zelaietan.

Gune bakoitza publiko jakin bati (haurrak, gazteak eta nagusiak) bideratuta egongo bada ere, gune guztietan adin guztietarako ekintzak izango dira. "Mugimendua egon dadila nahi dugu, jendeak zirkuitu osoa egin dezan eta ez dadin area zehatz batean geratu pentsatuz gainontzekoetan ez duela bere gustuko ezer aurkituko", azpimarratu dute antolatzaileek.

Horrez gain, eta lehendabiziko aldiz, Osakidetzak zortzi urteko haurrentzako lehen sorospeneko tailerrak eskainiko ditu.

Ohi bezala, tailerrak, artisautza produktuak, kirol ekintzak eta kontzertuak izango dira gune ezberdinetan barrena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Araba Euskaraz Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hezkuntza Vitoria-Gasteizko Kuadrilla azken ordua