Gizartea -

Trafikoa

Oñati eta Arantzazu arteko bidea ireki dute, Zegama-Aizkorri lasterketa amaitu ostean

Kilian Jornet kataluniarra eta Eli Anne Overgsdal norvegiarra izan dira irabazleak. Urtero bezala, mendi maratoiak ikusmin handia sortu du, eta ilara luzeak sortu dira.

Zegama-Aizkorri. Artxiboko argazkia: EiTB
Zegama-Aizkorri. Artxiboko argazkia: EiTB
Zegama-Aizkorri. Artxiboko argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kilian Jornet kataluniarra eta Eli Anne Overgsdal norvegiarra izan dira igande honetan 2019ko Zegama-Aizkorri mendi lasterketako irabazleak. Urtero bezala, mendi maratoiak ikusmin handia sortu du Gipuzkoako udalerrian, eta autobus geltokietan ilara luzeak sortu dira. Gainera, Oñati eta Arantzazu arteko bidea bi norabideetan itxi dute goizean, lasterketak batu duen jende andana dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Aparkalekuak goizeko lehen orduan bete dira, eta lasterketa zuzenean ikusi nahi izan dutenek autobusa hartu behar izan dute Oñatitik Arantzazura joateko. Oñatiko Udalak autobus zerbitzua indartu du, baina ez da nahikoa izan eta ilara luzeak sortu dira.

Gainera, hiru kilometrorainoko auto-ilara luzeak sortu dira GI-3591 eta GI-2630 errepideetan, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Kirolak Albisteak Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak Gaur Albisteak Zegama Aizkorri Herri Kirolak Mendi albisteak gaur Aizkorri mendilerroa EAE Mendi lasterketak