Gizartea -

Osasuna

Ibuprofenoa eta Paracetamola errezetarekin soilik erosi ahalko dira

Kontrolak zorroztuko dituzte farmazietan, eta legea urratzen duten farmazialariei 30.000 eta 90.000 euro arteko isunak ezar diezazkiekete.    

Farmazia bat.
Farmazia bat.
Farmazia bat.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaien erabilerarako legearen arabera, 600 miligramoko Ibuprofenoa eta gramo bateko Paracetamola saltzeko ezinbestekoa da bezeroak medikuaren errezeta aurkeztea farmazian, baina ez da hala egiten.

Legea 2015etik dago indarrean, baina farmazialariek ez dute betetzen. Hori dela eta, kontrolak zorroztea erabaki du Espainiako Gobernuak. Aurrerantzean, legea urratzen duten profesionalei 30.000 eta 90.000 euro arteko isunak ezar diezazkiekete.

Arau horretatik kanpo geratu dira, berriz, 400 miligramoko Ibuprofenoa eta eta 650/500 miligramoko Paracetamola. Kasu horietan ez da errezetarik beharko.

Neurri honekin automedikazioa geldiarazi nahi dute. Farmazialariek azaldu dutenez, jendeak normalean dosi altuak eskatzen ditu, osasuntsuena ahalik eta dosi txikienak hartzea denean.

Ildo horretan, medikuek ohartarazi dute botikak sendagilearen agindurik gabe hartzeak ondorio larriak izan ditzakeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Sendagaiak Farmazien albisteak