Gizartea -
bainu-denboraldiaren hasiera
EAEko 41 bainu eremuetatik 35ek ur-kalitate bikaina dute
Osasun Sailak laginak hartuko ditu mikrobiologia-analisia egiteko 41 bainu-eremutan, eta uren kalitatearen berri emango du.
eitb.eus
Euskadiko kostaldean bainu-denboraldia hasiko da bihar bete beharreko kalitate-eskakizunak betez. Kostaldean 36 bainu-eremu daude eta Ullibarri-Ganboan beste 5; horietako 35 eremuk ur-kalitate bikaina dute; beste bostek ona, eta azken batek nahikoa. Beraz, kostaldeko uretan eta ur-kontinentaletan bainu segurua bermatua dago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako jarraipenaren arabera.
Bainu-denboraldiro legez, Osasun Sailak laginak hartuko ditu mikrobiologia-analisia egiteko 41 bainu-eremutan, eta uren kalitatearen berri emango du. Hondartzetako uren kalitatea, orohar, oso ona da, baina bainu-denboraldian gerta daiteke noizean behin egoera hori aldatzea, baldintza meteorologiko bortitzengatik.
Aurrerantzean, Osasun Sailak, URAk eta hiri-saneamenduaren erakunde kudeatzaileek batera informatuko dute euri mardulek eragindako epe motzeko kutsadura gertakariren bat emango denero, horrelakoren baten berri izandakoan.
Gainezkatzeek sortutako epe motzeko kutsadura gertakari horiek urtean zehar izaten dira euri ur mardulek luzarora jotzen dutenero; baina ageriagokoak eta estutasun handiagoak sortzen dute bainu-denboraldian zehar ematen direnean.