Gizartea -

Eguzkitako kremak

Haurrentzako eguzkitako bi kremak uste baino gutxiago babesten dute, OCUren arabera

Eguzkitik babesteko 17 krema aztertu ostean, ISDIN eta Babaria etxeek umeentzat esprai formatuan merkaturatutako kremek ez dutela iragarritako babesa ematen ondorioztatu du kontsumitzaileen elkarteak.

Neska bat hondartzan. Argazkia: pexels.com
Neska bat hondartzan
Neska bat hondartzan. Argazkia: pexels.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak haurrentzako eguzkitako bi krema merkatutik kentzeko eskatu du ostegun honetan, iragarritakoa baino gutxiago babesten baitute.

OCUk eguzkitik babesteko 17 krema aztertu ostean jakinarazi duenez, ISDIN Fotoprotector Pediatrics Transparent Spray SPF 50+ eta Babaria Infantil Spray Protector SPF 50+ kremek ez dute iragarritako babesa ematen. Aztertutako gainerako guztiek, ordea, bai ematen dute iragarriko babesa.

ISDINen kasuan, esaterako, benetako babesa 15ekoa da UVB izpien aurrean; beraz, "erdi mailakoa" babesa ematen du, ez "oso altua", iragarritako moduan. Babaria etxeko kremaren kasuan, berriz, babes "altua" ematen du, 30ekoa, baina ez "oso altua", iragarri bezala.

Las dos cremas no recomendadas por la OCU

OCUk gomendatzen ez dituen bi babes-kremak. Argazkia: OCU

ISDINnek ukatu egin du bere eguzkitako produktuek iragarritakoa baino babes txikiagoa dutela, eta, OCUri egindako azterketa eskatu diola baina ez duela horren berri jaso adierazi du.

OCUk krema horiek merkaturatzeari uzteko eskatu du, eta ez erabiltzeko eskatu die kontsumitzaileei, arriskutsuak baitira, uste baino gutxiago babesten dutelako.

Bestalde, OCUk Espainiako Sendagaien eta Osasun Produktuen Agentziari bidali dio ikerketa, "beharrezko egiaztapenak" egin ditzan.

Kontsumitzaileen elkartearen arabera, Garnier Delial Sensitive Advanced Bruma Antiarenak lortu du puntuaziorik onena azterketan, eta Lidl etxeak saltzen duen Cien Sun Spray Solar Infantil, berriz, onena da kalitatea eta prezioa kontuan izanda.

Bestalde, OCUren esanetan, ez da beharrezkoa produkturik garestiena erostea, eta eguzki-iragazkiak bi orduan behin eman behar direla gogoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Minbizia Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda