Gizartea -

Gipuzkoa

Irunen eta Zumarragan kutxazainak ostu zituen banda desegin dute

Gaizkileak Madrildik jarduten ziren, baina Estatu osoan egiten zituzten lapurretak.

Gaizkileak Gipuzkoan lapurreta egiten. Argazkia: Ertzaintza
Gaizkileak Gipuzkoan lapurreta egiten
Gaizkileak Gipuzkoan lapurreta egiten. Argazkia: Ertzaintza

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Ertzaintzak eta Guardia Zibilak kutxazainak lapurtzen aditua zen banda bat desegin zuten joan den astean. Madrildik jarduten zen, baina Estatu osoan egiten zituzten lapurretak, Ertzaintzak astearte honetan jakinarazi duenez.

EAEn, esaterako, Irungo Bidasoa ospitalean eta Zumarragakoan dauden kutxazainetan lapurtu izana egotzi diete, baita Irungo merkataritza-guneko beste batean lapurtzen saiatzea ere. Ertzaintzak merkataritza-guneko lapurreta geldiarazi zuen, baina gaizkileek ihes egin zuten.

Lapurtutako bi kutxazainak basora eraman zituzten, eta bertan lehertu zituzten, dirua eskuratzeko.

Guztira, 24 eta 41 urte arteko bost gizonezko atxilotu dituzte; aurrekari ugari dituzte guztiek, baita kanporatzeko agindua ere. Gainera, identitate faltsua aurkeztu zuten atxilotu zituztenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa EAE albisteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Irun Zumarraga Albisteak Lapurretak azken ordukoa