Gizartea -

SORTZEN JAIA IRUÑEAN

Eguraldi txarra dela eta, hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte Sortzen jaian

Hainbat ekintza bertan behera geratu dira eguraldiagatik. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkarteak laguntza ekonomikoa eskatu du.

2018ko Sortzen jaiaren inaugurazioa. Argazkia: EiTB
2018ko Sortzen jaiaren inaugurazioa.
2018ko Sortzen jaiaren inaugurazioa. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan ari dira ospatzen Iruñean, Takonera parkearen ondoan (Vista Bella eta Bosquecillo kalean) Sortzen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkartearen jaia, Euskaratik guztion eskola sortzen lelopean. "Euskaratik guztion eskola Sortzen da aurtengo leloa. Euskara eskola, familia eta herriaren oinarri bezala ulertzen dugulako. Euskara ulertzen dugulako aniztasunean lokarri, denon proiektua den heziketa prozesua elkarrekin gorpuzteko lanabes, ezberdinen arteko zubi. Euskararen hazia auzo bizi onaren eskolarekin batera hedatuz joatea dugu helburu" azaldu dute antolatzaileek.

Hasierako ekitaldia 10:45ean izan da Vista Bellan, baina ondoren, bertan behera utzi behar izan dituzte ekitaldiak eguraldia txarra zela eta, herri bazkaria barne. Bazkalondoan berrekitea espero dute eta orduan martxan izatea haurrentzako puzgarriak eta kontzertuak.

Musikari dagokionez, arratsaldean, Akiakulek Euskal Herriko zein munduko hainbat dantza-doinu eskainiko ditu eta The Sustraians Revuek roksteady eta early reggae erritmoetan kanta ezagunen bertsio euskaratuak eskainiko ditu. Egunari amaiera emateko, Trikidantz erromeri taldeak joko du.

Antolatzaileek laguntza ekonomikoa eskatu dute eguneko galerei aurre egiteko:

Sortzen elkarteak 28 urte daramatza hezkuntza komunitatean Euskal eskola publiko berria aldarrikatzen: "haurra erdigunean jarriko duen eskola. Euskara eta euskal kulturan errotua eta hortik munduari irekia. Guztiontzat eta guztiona; aniztasuna, naturaltasunez, aberastasun gisa onartu eta garatzeko baliabideak eskainiko dituena. Hezkidetzan oinarrituko dena, parte hartzailea eta komunitatean txertatua".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Iruñea Nafarroa Euskal Eskola Publikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak