Gizartea -

MANIFESTAZIOA

AHTa alde batera uzteko eta 'tren soziala' bultzatzeko eskatu dute Gasteizen

40 traktorek ireki dute manifestazioa. 'Abiadura Handiaren aurrean, alternatiba merkeagoak' defendatu dituzte, 'hiriburuez gain, herriak ere lotuko dituzten alternatibak, alegia'.

Traktoreak Gasteizko manifestazioa irekitzen. Argazkia: ETB
Traktoreak Gasteizko manifestazioa irekitzen.
Traktoreak Gasteizko manifestazioa irekitzen. Argazkia: ETB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mila pertsona inguruak parte hartu dute larunbat honetan Gasteizen Abiadura Handiko Trenaren kontra egin den manifestazioan. "Tren sozialari bai, AHTari ez" zioen pankarta batean aurretik, 40 traktorek ireki dute martxa.

Bilboko plazatik irten da manifestazioa eta hiriguneko kaleetatik igaro da Florida parkean amaitu arte. Manifestariek naturaren aldeko oihuak eta Abiadura Handiko Trenaren kontrakoak egin dituzte.

Arabako AHTaren kontrako bi plataformak deitu dute protesta, Añanako kuadrillakoak eta Arabako Lautadakoak, Nafarroako taldeekin batera. ELA, LAB, ESK, STEILA eta UAGA sindikatuek nahiz EH Bilduk eta Podemosek ere bat egin dute deialdiarekin.

Trenbidearen eraikuntza proiektuen inguruko "informazio falta" eta "kostu altua" salatu dute deitzaileek. Mentxu Zamorano plataformako kideak azaldu duenez, "EAJk eta Gobernuak Euskadin AHTak izango duen ibilbidearen eta proiektuaren kontrako jarrera agertu nahi dugu, badaudelako alternatiba merkeagoak eta bideragarriagoak hiriak bakarrik ez, herriak ere lotzeko".

Zamoranok salatu du egungo proiektuak "herriak banatzen" dituela eta alternatiba gisa "egungo bidea" erabiltzea planteatu du "zabalera europarra lukeen hirugarren hari batekin, jada eraikita dagoena aprobetxatu, eta bizitza eman tren sozialari, ez bakarrik tren azkarragoekin baizik eta herriak elkarrekin komunikatuz".

AHTaren kontrako plataformako bozeramaileak kezka agertu du "diru gutxiagorekin ere egin daitekeen proiektu batean xahutu behar duten guztiagatik" eta "ingurugiroaren ikuspegitik izango duen kostu altua" ere salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Abiadura Handiko Trena Manifestazioak