Gizartea -
Bizkaia
86 urteko gizon bat hil da Markina-Xemeinen traktorearekin aldapa batetik erorita
Istripua Goikozabala mendian gertatu da, 12:45 aldera. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko.
eitb.eus
86 urteko gizon bat hil da traktorearekin aldapa batetik erorita Markina-Xemeinen, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Istripua astearte honetan gertatu da, 12:45 aldera, Goikozabala mendian. Baserritarra traktorearekin lanean ari zen aldapa batetik erori denean.
Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko.