Gizartea -
42 by Eneko Atxa
Larrabetzuko Gorka Izagirre upategiko txakolina, munduko ardo zuririk onena
Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako produktua 46 herrialdeko 9.150 ardo artean aukeratu dute. 51 herrialdeko 363 adituk egin dute ardo-dastatzea Ainglen (Suitza).
Agentziak | Erredakzioa
Gorka Izagirre upategiko (Larrabetzu, Bizkaia) 42 by Eneko Atxa 2015 txakolina nazioarteko Ardo Zuri Onena aukeratu zuten Munduko Brusela Lehiaketan. Txapelketa iragan astean egin zuten Ainglen (Suitza). Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako ardoa da.
Bizkaiko Txakolinak jakitera eman duenez, txakolina 46 herrialdeko 9.150 ardo artean aukeratu dute. 51 herrialdeko 363 adituk egin zuten ardo-dastatzea. Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako ardo batek nazioarteko kalifikazio hori lortzen duen aurreneko aldia da.
Konkretuki, 42 by Eneko Atxa 2015 txakolinak Urrezko Domina eta Ardo Zuri Onenaren Saria jaso ditu.
Gainera, Gorka Izagirre upategiko beste ardo batek, 2018ko Gorka Izagirre txakolinak Urrezko Domina erdietsi du lehiaketa berean.
42 by Eneko Atxa 2015 Hondarrabi Zerratia mahatsarekin haritza upelan egindako txakolina da.
Bizkaiko Txakolinaren upategiak lortutako saria "jatorri-deiturak azken 25 urteetan egindako lanaren nazioarteko aitortza da", azpimarratu dutenez.