Gizartea -

EPAIKETA

Gasteizko Mercedes-Benzeko zuzendariaren kontrako epaiketa abian da

Fiskalak bina urteko kartzela zigorra eskatzen du Emilio Titosentzat eta haren semearentzat, ausarkeriaz gidatzea eta Urizaharrean 2016ko irailean istripu bat eragitea leporatuta.

Akusatuak Epaitegiko aretoan. Argazkia: EFE
Akusatuak Epaitegiko aretoan
Akusatuak Epaitegiko aretoan. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan abiatu da Gasteizen Emilio Titos Mercedes-Benz Espainiako zuzendari nagusi eta konpainiak Gasteizen duen lantegiko zuzendariaren eta haren semearen kontrako epaiketa. Zehazki, ausarkeriaz gidatzea eta sorospen-eginbeharra ez betetzea leporatzen diete.

Epaitutako gertakariak 2016ko irailean izan ziren. Fiskalaren idatziaren arabera, aita-semeek zilindrada handiko bi auto hartu omen zituzten Gasteizko lantegian, eta, abiadura handian gidatu omen zuten Arabako errepideetan barrena.

Salaketan jasotzen denez, Urizaharra udalerriaren parean, bata bestea aurreratzen ari zela, hirugarren auto bat errepidetik irtenarazi zuten. Istripua eragin ondoren, gainera, ez zioten lagundu zauritutako gidariari.

Fiskaltzak bina urteko kartzela-zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Gainera, fiskalak 12.000 euroko isuna jartzea eta gidabaimena kentzea eskatu du beraientzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Epaiketak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Mercedes Benz Abokatuen albisteak