Gizartea -

GERTAKARIA

Elgoibarko hilketaren ustezko egileak poliziaren egoitzan jarraitzen du

36 urteko gizonezko bat hil zuten labankatuta, atzo goizaldean, eta ordu batzuetara atxilotu zuten ustezko egilea.

Hilketa gertatu zen lekua, Elgoibarren. Argazkia: EiTB.
Elgoibar
Hilketa gertatu zen lekua, Elgoibarren. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elgoibarko hilketaren egilea delakoan, atzo atxilotutako 35 urteko gizonezkoak poliziaren egoitzan jarraitzen du, eta ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera deklaratzera, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atzo gertatu zen erasoa, goizaldeko 05:50 aldean, Elgoibarko Giza Eskubideen parkean. 36 urteko gizon bat hil zuten labankatuta, eta, haren bikotea, 37 urteko emakume bat, zaurituta eraman zuten Mendaroko Ospitalera.

Ertzaintzak berehala zabaldu zuen ikerketa, eta 11:00ak aldera atxilotu zuten ustezko egilea, Elgoibarren bertan. Antza, herri horretan egiten ari ziren mendi martxa batean sartu zen, eta Azkarate gainean jarrita zegoen hornidura gune batean hartu zuten preso.

Bilkura, bihar

Gertatutakoa salatzeko, Elgoibarko Udalak bilkura isila deitu du bihar arratsaldeko 19:00etarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Elgoibar EAE albisteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak