Gizartea -
Iruña
Santa Luzia kaleko etxebizitza bateko lagunak irtenarazi dituzte, sutea piztu ondoren
Sutea gaueko hamabiak pasata piztu da garaje batean eta kalte materialak eragin ditu. Bizilagunek bi ordu eman dituzte etxetik kanpo.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Santa Luzia kaleko etxebizitza bloke bateko familiak etxetik irtenarazi dituzte, garaje batean ostegun honetan sutea piztu ondoren.
Kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailu erre dira; suteak ere kalteak ditu eraikinean. Hala ere, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu.
Sutea 00:02an piztu da, Santa Luzia kaleko 21. zenbakian. Suhiltzaileek sua itzalitakoan, goizeko ordu biak aldera, etxera itzultzeko baimena eman diete kaltetutako familiei. Hala ere, 20, 21 eta 22 atarietako lagunak ezin izango dira garajera sartu segurtasunagatik.
Bestalde, Polizia zientifikoak sutearen nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du.