Gizartea -
Alerta maila: 4
Euskaraz egindako ustezko mehatxu jihadista bati garrantzia kendu dio Ertzaintzak
Sare sozialetan zabaldutako kartelak "Besterik gabe hiltzeko. Edonola eta nonahi" izenburua du. Kaputxadun bat paisaiari begira agertzen da.
Agentziak | Erredakzioa
"Besterik gabe" hiltzeko mehatxua egiten duen kartel bati garrantzia kendu dio gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Kartela sare sozialetan zabaldu dute. Ertzaintzak terrorismoaren aurkako alertaren 4. maila mantentzen du.
Sare sozialetan zabaldutako kartelak "Besterik gabe hiltzeko. Edonola eta nonahi" izenburua du. Kaputxadun bat atzez paisaiari begira agertzen da.
"Oh gurutzatuak ez gara atzerritik etorri! Ez gaituzue sekula aurkituko. Zuen seme-alabak gara, eta laster eraso egingo dugu. Gutxien espero duzuenean. Estatu Islamikoak ez digu sekula mugarik irakatsi", gaineratu dute letra txikiago batean.
Hala eta guztiz ere, Ertzaintzak alertaren 4. maila aldatuko ez duela ziurtatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.