Gizartea -
IZAR-EURI
Antizikloia eta ilargia lagun, maiatzaren 6an akuaridak ikusteko giro ezin hobea
Udaberriko izar-euri garrantzitsuena ate joka dugu. Antizikloia espero da eta ilberria izango denez, ondo ikusiko dela aurreikusten dute astrologoek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urtero gisa, maiatzaren hasiera udaberriko izar-euri nabarmenena ikusteko garaia da, akuariden garaia, hain zuzen ere. Aurten, meteorologia lagun, eta ilargi berriarekin, edertasun guztiz ikusi ahal izango omen da fenomeno hau.
Apirilaren 19tik maiatzaren 28ra bitartean gertatuko dira ozar-izar delakoak, baina ikusteko egunik onena maiatzaren 6a izango da.
Astronomoek iragarri dutenez, "obserbazioa oso ona" izango da. Batetik, Iberiar penintsula osoa antizikloi baten eraginpean izango da, beraz, garbi egongo da zerua. Eta bestetik, ilberria izango da maiatzaren 5ean.
Mario Tafalla Espainiako Astronomia Behatokiko astronomoak adierazi duenez, "urteko izar-jasa onenetako izango da oraingoa, zeren abuztuko pertseida ezagunak, ordubetean meteoro asko ikusten diren fenomenoa, ilargi betearekin izango da aurten, eta zaila izango da ikusteko" ohartarazi du.
Orduro 40-85 meteoro igaroko dira akuaridetan, 66 kilometro/segundoko abiaduran.
Maiatzaren 16:00an izango da momentu gorena, baina ikusteko, egun horretako goizaldea izango da egokiena.