Gizartea -
NAFARROA
Hipotermia zantzuekin aurkitu dute Urbasan galduta zegoen 75 urteko abeltzaina
Nafarroako Ospitalera eraman dute helikopteroz. Atzo arratsaldean atera zen etxetik, ganadua zaintzera, eta, lehen informazioen arabera, galdu egin zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hipotermia zantzuekin aurkitu dute Urbasan galduta zegoen 75 urteko abeltzaina, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute helikopteroz.
Ameskoabarrenako bizilaguna atzo atera zen bere etxetik, Urbasako larreetan zituen abereak zaintzera. Iluntzean itzultzen ez zela ikusita, etxekoek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten.
22:00ak inguruan jarri zuten abian bilaketa talde bat Nafarroako Suhiltzaileek, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak. Abeltzainaren ibilgailua aurkitu zuten, baina ez zegoen inor barruan. Gaur goizean senideak eta bizilagunak batu dira bilaketa lanetara.