Gizartea -

Araba

Bi urteko zigorra eskatu dute Mercedeseko zuzendariarentzat ausarkeriaz gidatzeagatik

Emilio Titosek eta haren semeak istripu bat eragin zuten Urizaharran, zilindrada handiko bi ibilgailu gehiegizko abiaduran gidatzen ari zirenean.

Mercedesen lantegia Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Mercedesen lantegia Gasteizen.
Mercedesen lantegia Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Fiskaltzak bi urteko kartzela-zigorra eskatu du Emilio Titos Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko zuzendari nagusiarentzat eta haren semearentzat, zilindrada handiko bi ibilgailu gehiegizko abiaduran eta ausarkeriaz gidatzea leporatuta.

Halaber, 12.000 euroko isuna ezartzea eta gidatzeko baimena kentzea galdegin du.

Gertakariak 2016ko irailaren 23an jazo ziren, Urizaharran, A-2124 errepidean. Fiskaltzaren arabera, bihurgune tarte batean, bi ibilgailuetako batek arduragabekeriazko aurreratze bat egin zuen eta hirugarren auto batek istripua izan zuen.

Horrez gain, Ministerio Publikoak dio istripuaren ostean ez zirela zaurituak artatzeko gelditu. Zorionez, ezbeharraren lekukoen laguntza izan zuten.

Emilio Titosek eta haren semeak gidatu zituzten zilindrada handiko autoak Gasteizko lantegian egindako erakusketa publiko baterako ekarri zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Industria sektorea