Gizartea -

Gertakaria

Bi ibilgailu kiskali eta beste hiru kaltetu dira Bilbon izandako sute batean

Bart jazo da sutea, Zorrotzagana kalean. Ertzaintza sutea zergatik piztu den ikertzen ari da.

Horrela geratu dira bi ibilgailuak, sutearen ostean. Argazkia: @ikersalgadoser1
Bi ibilgailu kiskali dira Bilbon.
Horrela geratu dira bi ibilgailuak, sutearen ostean. Argazkia: @ikersalgadoser1

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi ibilgailu kiskali eta beste hiru, tartean kamioi bat, kaltetu dira bart Bilbon izandako sute batean.

Ezbeharra Zorrotzagana kalean (Zorrotza auzoa) izan da, 01:25 aldera. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, sutea piztu da ibilgailu batean eta erabat kiskali du hori eta ondoan zegoen beste bat. Horrez gain, beste hiru ibilgailu, tartean kamioi bat, kaltetu dituzte garrek.

Suhiltzaileek amatatu dute sutea. Ertzaintzak bere gain hartu du sutea ikertzeko ardura.

Sutea Bilbon

Garrek beste hiru ibilgailu kaltetu dituzte. Argazkia: Iker Salgado

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak