Gizartea -
IRUÑEA
Izen berri bat Iruñeko kale-izendegian: Katalina Foixekoa etorbidea
Orain arte Armada etorbidea bezala ezagutu denari izena aldatu dio Udalak, eta Nafarroako azken erreginaren omenez, Katalina Foixekoa jarri dio.
EITB.EUS
Iruñeko Armada etorbidea Katalina Foixekoa deituko da gaurtik aurrera. Udaleko Bozeramaileen Batzordeak iazko abenduan iragarri zuen erabakia, eta urtarrilaren 29ko aldizkari ofizialean hiru hilabeteko epean izen berria ezartzeko agindua jaso zen.
Kale-izendegian emakume bati ikusgarritasuna emanda, Nafarroaren historian esanguratsuak izan diren emakumeen lana goratu nahi du Udalak. Katalina Foixekoa Nafarroako azken erregina izan zen, eta 1483tik 1517ra arte egon zen agintean.
Bearnon jaiotakoa, Gaston Foixekoa Vianako Printzearen eta Magdalena Frantziakoren alaba gazteena zen Katalina. Francisco Febus anaia zaharra hil zenean izendatu zuten Nafarroako erregin, amaren zaintzapean.