Gizartea -

IRAGARPENA

Abisu horia ezarri dute gaurko, 4 metrorainoko olatuengatik

Abisua 09:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean. Eguraldiari dagokionez, arratsaldean atertzera egingo du.

Olatuak Donostiako Pasealeku Berria astintzen. Artxiboko argazkia: EFE
Olatuak Donostiako Pasealeku Berria astintzen
Olatuak Donostiako Pasealeku Berria astintzen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, kostaldean 4 metrorainoko olatuak espero baitira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

Itsasaldeko arriskuagatik, nabigaziorako lehen bi itsas milietan ezarritako abisua 09:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean.

Aurreikuspenen arabera, olatuek 3,5 eta 4 metro arteko altuera harrapa dezakete.

Eguraldiaren iragarpenari dagokionez, ostiralean euria egingo du, batez ere goizean eta isurialde atlantikoan. Arratsaldean, atertzera egingo du, eta zenbait tokitan ostarteak zabalduko dira. Tenperatura maximoek behera egingo dute, eta mendebal ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak