Gizartea -

Eutanasia

Emazteari hiltzen lagundu zion gizona ez dute indarkeria matxistagatik auzipetuko

Erabakiaren berri izan ondoren, Angel Fernandez “oso pozik” agertu da.

Angel Hernandez, bere emazteari hiltzen lagundu zion gizona. Argazkia: EFE/J.P. Gandúl
Angel Hernandez, bere emazteari hiltzen lagundu zion gizona.
Angel Hernandez, bere emazteari hiltzen lagundu zion gizona. Argazkia: EFE/J.P. Gandúl

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Fernandez, bere emazteari hiltzen lagundu zion gizona, ez dute indarkeria matxistagatik ikertuko. Genero indarkeriako epaileak ikerketaren ardura hartzea errefusatu du. Gaixotasun larri bat zuen emakumea apirilaren 3an hil zen.

Madrilgo Instrukzio-epaitegia inhibitu zen, eta auzia genero indarkeria epaitegiaren esku utzi zuen.

Orain auzia Madrilgo Instrukzio-epaitegira itzuliko da berriro. Kasua tramitera onartu edo Madrilgo Lurralde-auzitegiari igorri beharko dio epaitegiak.

Erabakiaren berri izan ondoren, Angel Fernandez “oso pozik” azaldu da kazetarien aurrean, Barrio antzokian mahai-inguru batean parte hartu baino lehen. Eutanasiaren eta duintasunez hiltzeko eskubidearen inguruan hitz egin dute solasaldian.

Gero eta hobeto dagoela esan du Hernandezek, emazteari hiltzen lagundu zionetik hiru aste pasa direlako dagoeneko. Hala ere, oso gogorra izan dela azpimarratu du, dolua ziegan pasa zuelako. Zentzu horretan, “egonkortasun fisiko eta mental bat lortzea”, espero du.

Berak egindakoa “inork ez egitea” eskatu du Hernandezek 

Hitzaldian, berak egindakoa “inork ez egitea” eskatu du, bere ekintzarekin “nahikoa delako”, baina egoera berdinean daudenei senidea ez abandonatzeko eskatu die, azkenera arte berarekin egoteko.

Gizonak errepikatu duenez, ahal baldin bada gaixoak berak heriotza eragin behar du, bere buruaz beste egiteko borondatea argi utziz, senitartekoak errugabetzeko bideo bat grabatuz.

Mahai-inguruan, Fernando Marin Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko presidenteak, Marcos Hourmann eutanasiagatik Espainian zigortutako aurreneko medikuak eta David Lorente Maribel Lorente bizkaitarraren semeak Hernandez lagundu dute.

Espainian eutanasia arautzeko beharra nabarmendu dute guztiek; izan ere, gizartea “sobera prest” dago. Horregatik, politikariei eta Elizari “maila emateko” eskatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eutanasia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Osasun albisteak Medikuak Erizaintza