Gizartea -
Istripua
Emakume bat hil da Gasteizen, A-1ean izandako istripuan
11:05ean gertatu da ezbeharra, argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Dirudienez, ibilgailua errepidetik atera da Jundizko industrialdetik gertu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
41 urteko Mungiako emakume bat hil da larunbat honetan A-1 autobidean, Irungo noranzkoan, izandako trafiko istripuan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Istripua 11:05ean gertatu da, argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Dirudienez, ibilgailua errepidetik atera da Jundizko industrialdetik gertu.
Kolpearen ondorioz, gidaria autoan harrapatuta geratu da, eta larrialdi zerbitzuetako langileek ezin izan dute ezer egin emakumea onik ateratzeko, ezbeharra jazo den lekuan bertan hil baita.
Bost minutu geroago, A624 errepidean, Artziniegarako noranzkoan, beste istripu bat izan da.