Gizartea -

Sutea

Emakume bat eta bi haur hil dira L´Hospitalet de Llobregaten izandako sute batean

Sua 06:30ean piztu da, Riera Blanca kaleko etxebizitza batean. Sutea “oso bortitza” izan da, eta suhiltzaileek 35 minutu behar izan dituzte sugarrak itzaltzeko.

Emakume bat eta bi haur hil dira L´Hospitalet de Llobregaten izandako sute batean. Argazkia: EFE
Lekura hurbildu diren suhiltzaileek adierazi dutenez, “oso bortitza” izan da sutea.
Hiru hildako, L'Hospitalet de Llobregateko etxebizitza batean izandako sutean

1:42

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia bereko hiru kide hil dira ostegun honetan L’Hospitalet de Llobregateko (Bartzelona) etxebizitza batean izandako sute batean. Hildakoak emakume bat eta bi haur dira, biak adin txikikoak.

Sua 06:30ean piztu da, L’Hospitalet de Llobregaten, Riera Blanca kaleko etxebizitza batean, Bartzelona erdigunetik gertu.

Lekura hurbildu diren suhiltzaileek adierazi dutenez, sutea “oso bortitza” izan da, eta 35 minutu behar izan dituzte sugarrak itzaltzeko. Kiskalita geratu den etxebizitza horretan familia bereko bost kide bizi ziren. Suhiltzaileek azaldu dutenez, koltxoiek sua azkar zabaltzea erraztu dute.

Hildako bi haurrak adin txikikoak ziren; batak hilabete gutxi zituen, eta besteak 3 urte. Gazteena “oso egoera larrian” erreskatatu dute, baina ospitalean hil da.

Quim Torra Generalitateko presidenteak “atsekabea” agertu du bere Twitter kontuan idatzi duen mezu batean, eta babesa adierazi die senideei.

Nuria Marin L’Hospitaleteko alkateak baieztatu duenez, hildakoak emakume bat eta haren bi semeak dira. Kazetariei aurreratu dienez, baliteke etxetresnaren batean izandako gainkarga elektriko batek piztu izana sutea.

Dena dela, suteak ez du kalte material handirik eragin eraikinean, eta goizean kaleratu behar izan dituzten auzoko guztiak datozen orduetan bueltatu ahal izango dira beraien etxeetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea