Gizartea -

Bilbo

Oniritzia AP-68 eta Hegoaldeko Saihesbidearen arteko lotunea egiteko hitzarmenari

Lotune berriaren lanak Bizkaiko Foru Aldundiak egingo ditu, eta oso-osorik ordainduko du proiektua.

Bi errepideen arteko lanen proiektua. Irudia: BFA
Bi errepideen arteko lanen proiektua
Bi errepideen arteko lanen proiektua. Irudia: BFA

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak asteazkenean onartutako Errege Dekretu baten bidez Estatuko Administrazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Avasa sozietatearen arteko hitzarmenari oniritzia eman dio, AP-68 autobidearen eta Bilboko Hegoaldeko Saihesbidearen arteko lotunea eraikitzeko.

Estatuko Administrazioaren ustean, lotunea oso erabilgarria izango da gizartearentzat, "konektagarritasuna eta mugikortasuna hobetuko" delako gune horretan.

Hala, Peñascaleko lotunetik (Beteluri inguruan, Arrigorriagan) AP-68 autobidera arte lotuko luke errepide lanak, eta horrek Bilbao-Zaragoza autobidearen esleipena aldatzea lekarke. Horta, horretarako, hitzarmena egitea ezinbestekoa da autobidearen lotunea eraikitzeko, 8/1972 legeko 25. artikuluak dioen moduan.

Lotune berria egiteko lanak Bizkaiko Foru Aldundiak egingo ditu, eta oso-osorik ordainduko du proiektua. Izan ere, onartutako hitzarmenean ez dute jaso Estatuko Administrazioak inolako ekarpenik egingo duenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo Bizkaia Espainiako Gobernua Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Eguneko albisteak Arrigorriaga Albisteak AP-68 autobidea Supersur