Gizartea -

GIPUZKOA

Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro

29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.

Airez, itsasoz eta lurrez ari dira bilaketa lanetan. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintzaren kide bat, bilaketa lanetan
Hondarribian desagertutako gaztearen bila jarraitzen dute

0:37

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriro astelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Atzo, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.

Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Hondarribia bideoak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak Suhiltzaileak albisteak