Gizartea -

HONDAKINEN KUDEAKETA

Zubietako erraustegia laster hasiko da hondakinak jasotzen

Mutiloako eta Bizkaiko zabortegietara bidaltzen den zaborra gutxitu nahi du horrela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubietako azpiegitura osoa urte amaierarako bukatzea aurreikusten da.

Zubietako erraustegiaren lanak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Zubietako erraustegiaren lanak, artxiboko irudi batean
Zubietako erraustegiaren lanak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezustekorik ezean, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak datorren asteko bileran onartuko du Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) planta martxan jartzea uztailaren 3ra aurreratzea, aurreikusi baino hiru hilabete lehenago. Zubietan egiten ari diren erraustegia laster hasiko da hondakinak jasotzen.

GHK-k ezohiko bilera egingo du apirilaren 23an (asteartea), eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta GHK-ko presidenteak bertara eramango du datak aurreratzeko proposamena. EAJk eta PSE-EEk gehiengoa dutenez, aurrera ateratzea espero da.

Erraustegia ere bere baitan hartzen duen lehen fasearen kontzesio kontratua aldatzeko egindako proposamenak Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) planta lehenago abiatzea ekarriko du. Martxoaren 26an Zubietara egindako bisitan Ingurumen diputatuak aurreratu zuenez, Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) planta hilabeteko epean egongo da amaituta.

Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) abiatutakoan, bi hilabete emango dituzte probak egiten, 2019ko uztailaren 3ra arte. Orduan hasiko da benetan lanean, hasieran aurreikusitakoa baino hiru hilabete lehenago.

Horrek Mutiloako eta Bizkaiko zabortegietara hondakin gutxiago (% 25-30 gutxiago) eramatea eta urtean ia 890.000 euro aurreztea ekarriko du, Aldundiaren arabera.

Bestalde, Zubietako azpiegitura guztia urte amaierarako bukatuta egotea aurreikusten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Ingurumena azken ordukoa