Gizartea -

EUROPAKO KONTSEILUAREN SARIA

Donostiak 2019ko Europa Saria irabazi du

Donostiarekin batera, beste bost hiri ziren saria irabazteko hautagaiak: Bamberg, Boleslawiec, Issy-les-Moulineaux, Izmir eta Münster.

Donostiako badia. Argazkia: Luis Dadebat
Donostiako badia
Donostiako badia. Argazkia: Luis Dadebat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako hiriak irabazi du 2019ko Europa Saria, urtero Europako Kontseiluak Europaren eraikuntzaren balioak zabaltzen dituzten hiriei eskaintzen dien saria. Europako Kontseiluak Donostiak Europako balioak zabaltzen egindako ekarpena eta bere izpiritu solidarioa saritu ditu.

Donostiarekin batera, beste bost hiri izan ziren sari hori irabazteko hautagaiak: Bamberg eta Münster (Alemania), Boleslawiec (Polonia), Issy-les-Moulineaux (Frantzia) eta Esmirna (Turkia).

Gipuzkoako hiriburuak dosier eta bideo baten bitartez aurkeztu zuen bere hautagaitza.

Eneko Goia alkatea pozik agertu da, sari honek "Donostiak Europaren eraikuntzan duen konpromisoa eta inplikazioa azpimarratzen dituelako". Goiaren esanetan, Europako Kontseiluaren errekonozimendua "ibilbide luze baten onarpena da, gure hiriak aspaldian egin duen Europa justu eta solidario baten aldeko apustua sarituz. Bide honek mugarri batzuk izan ditu, tartean 2016an bizitako Europako Kultur Hiriburutza".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Albisteak Gipuzkoa Eneko Goia albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak