Gizartea -

Gipuzkoa

Motozale bat hil da Lasarten, furgoneta baten kontra talka eginda

Ezbeharrean nahasitako furgonetarekin tupust egitea saihestu nahian, beste motor bat errepidetik atera da, eta bi bidaiariak arin zauritu dira.

Motorzalearen gorpua, errepidean. EITBko bideo batetik ateratako irudia.
Motorzale bat hil da Lasarten, furgoneta baten kontra talka eginda.
Motorzalearen gorpua, errepidean. EITBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 urteko motozale usurbildar bat hil da arratsaldean Lasarten (Gipuzkoa), N-1 errepidean, Irungo noranzkoan, furgoneta baten aurka talka eginda.

Ezbeharrean nahasitako furgonetarekin tupust egitea saihestu nahian, beste motor bat errepidetik atera da, eta 21 eta 23 urteko bi bidaiariak arin zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 17:00ak aldera gertatu da, eta furgonetaren kontra talka egin duen motozalea bertan hil da.

Bigarren motorreko bi bidaiariak Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, eta Ertzaintzak Lasarteko erdigunetik bideratu du trafikoa. 3,5 kilometroko auto-ilarak izan dira. Garabiek istripuan nahasitako ibilgailuak eraman ondoren ireki dute berriro errepidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria Usurbil albisteak Albisteak