Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

31 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzeagatik

Erasotzaileak emakumea iraindu eta jo zuen, seme-alabak aurrean zituela.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, seme-alabak aurrean zituela bikotekidea jotzea egotzita.

Eraso matxista goizaldean gertatu zen Arana auzoko lonja batean, emakumea bertatik irtetera zihoala. Antza denez, festa bat egiten ari ziren bertan.

Emakumearen eta hainbat lekukoren testigantzaren arabera, erasotzaileak emakumea iraindu eta jo zuen.

Biktimaren eta lekukoen testigantzak entzun eta emakumearen markak ikusitakoan, udaltzainek gizona atxilotu zuten genero indarkeria delitua leporatuta. Atxilotua gaur igaroko da epailearen aurretik.

________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Indarkeria matxista gaur Araba Delituak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista