Gizartea -
Isurketa, Oria ibaian
Papelera del Oria enpresa jo du Eguzkik Zizurkilen izandako isuriaren erantzule
Talde ekologistak jakinarazi duenez, oraingoz ez dakite zenbaterainoko arazoa eragin duen ostiraleko isuriak, baina argi utzi dute ibaien ekosisteman ondorio larriak ekar litzakeela.
AGENTZIAK | ERREDAKIOA
Eguzkik larunbat honetan salatu du Zizurkilgo Papelera del Oria enpresaren isuri batek "zuriz" tindatu duela Oria ibaia.
Ohar batean jakinarazi dutenez, oraingoz ez dakite zenbaterainoko arazoa eragin duen ostiraleko isuriak, baina argi utzi dute ibaien ekosisteman ondorio larriak ekar litzakeela.
Eguzkiren esanetan, ez da enpresa horretan antzeko egoeraren bat bizi duten lehenengo aldia. 2017ko maiatzean, adibidez, Papelera del Orian kaltzio karbonato isuria gertatu zen, matxura baten ondorioz.
"Neurriak hartuko zituela hitzeman zuen enpresak orduan. Alabaina, dirudienez, neurri horiek ez dira nahikoa izan", azpimarratu du talde ekologistak.