Gizartea -

Sexu abusu delituak

Vatikanoan adin txikikoei egindako abusuen aurkako legeak zorroztu ditu aita santuak

Hartutako neurrien artean daude delituen preskripzioa 20 urtera luzatzea eta ezagutzen diren abusu kasuen berri emateko obligazioa, Vatikanoak jakitera eman duenez.

Frantzisko aita santua, Vatikanoan. EFEren artxiboko irudia
Frantzisko aita santua, Vatikanoan
Frantzisko aita santua, Vatikanoan. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vatikanoko edo kuriako kideek adin txikikoei egindako abusu delituen aurkako legeak zorroztea erabaki du Frantzisko aita santuak, sexu gehiegikeria kasuak saiheste aldera.

Hartutako neurrien artean daude delituen preskripzioa 20 urtera luzatzea eta ezagutzen diren abusu kasuen berri emateko obligazioa, Vatikanoak jakitera eman duenez.

Modu horretan, mundu osoko Gotzain Batzarrek delitu horien aurrean hartu beharreko jarrera zehazteko orduan eredugarri izan nahi du aita santuak, elizjendeak horrelako abusurik egin ez dezan.

Guztira, hiru agiri argitaratu ditu Vatikanoak gai honekin lotuta. Horietako bat aita santuak berak landutakoa da, Vatikanoko legea aldatzeko asmoz egina; bigarren dokumentuak, berriz, arauaren nondik norakoak argitzen ditu, eta hirugarrenak kasu horien aurrean Vatikanoko elizgizonek jarraitu beharreko urratsak zehazten ditu.

Aita santuak berak landutako atalean, Frantziskok azaltzen du alor instituzionala eta legegilea are gehiago indartu nahi dituela, "adin txikikoen eta pertsona ahulen kontrako abusuak saihesteko".

"Biktimek eta haien senitartekoek arreta pastoral egokia jasoko dute: laguntza espirituala, psikologikoa eta legala eta epaiketa zuzen eta inpartzial baterako eskubidea", gaineratu du.

Bestalde, aita santuaren esanetan, adin txikiko bati abusuak egin dizkion edonork zigorra jasoko du, besteak beste, kargutik kenduko dutelako. Halere, laguntza psikologikoa eta espirituala eskainiko diote azken horri ere.

Halaber, bidegabe akusatutako elizgizonen ospe ona birgaitzen saiatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Umeak albisteak gaur Sexu erasoak Eliza Katolikoa eta abusuak Eliza Katolikoa albisteak