Gizartea -

EuroBasque sariak

Felipe Etxebarria kazetaria saritu dute, eitb.eus-en publikatutako artikulu bategatik

ETBko kazetariak EuroBasque 2018 Kazetaritza saria jasoko du, 'Brexitaren gatibu' lanagatik.

Felipe Etxebarria ETBko kazetaria. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Felipe Etxebarria ETBko kazetaria, artxiboko irudi batean.
Felipe Etxebarria ETBko kazetaria. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe Etxebarria ETBko kazetariak EuroBasque 2018 Kazetaritza saria jasoko du eitb.eus atarian argitaratutako analisi bategatik, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak ostegun honetan jakinarazi duenez.

2018ko abenduaren 19an publikatu zuen 'Brexit-aren gatibu' artikulua, eta Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko negoziazioan izan diren puntu zailenak aztertzen ditu lanak.

EuroBasquek ekitaldia egingo du Eusko Legebiltzarrean, maiatzaren 8an, eta bertan izango da Felipe Etxebarria bere lana aurkezteko.

Felipe Etxebarria kazetaria da, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) lizentziatua (1983). Deustuko Unibertsitatean Ikasketa Europarrak egin zituen (1987), eta Alemanian ere ikasi zuen: 1988an, Leipzigeko Handelshochschulen, eta 1990ean eta 1991ean, Berlingo Hochschule für Ökonomie goi eskolan.

ETBko kazetari moduan, 'Munduan Zehar' saiorako erreportajeak egin ditu Guatemalan eta Ipar Irlandan. Lan bereziak ere egin ditu; Berlindik, Alemaniako batasunari buruz, eta Moskutik, Sobiet Batasunaren amaierari buruz. CNN telebista katerako ere egin du lan. Hamar urtez ETBko korrespontsala izan zen Bruselan (1995-2005).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Brexit albisteak Zer da Brexita EITB Nazioarteko albisteen analista