Gizartea -

ERASOA ZEELANDA BERRIAN

Josue Estebanezen izena, Zeelanda Berriko ustezko erasotzailearen kargagailu batean

2007an Carlos Palomino antifaxista Madrilgo metroan hiltzeagatik zigortutako militar neonazia da, Galdakaon jaioa. Zeelanda Berriko erasoan 49 pertsona hil dituzte.

Josue Estebanezen izena, kargagailu batean. Ustezko erasotzaileak sare sozialetara igotako irudia
Josue Estebanezen izena, kargagailuetako batean
Josue Estebanezen izena, kargagailu batean. Ustezko erasotzaileak sare sozialetara igotako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeelanda Berriko bi meskitaren aurkako atentatua gauzatzeko materialaren artean, Josue Estebanez galdakoztarraren izena agertu da, ustezko erasotzailearen kargagailuan, besteak beste, militar neonaziaren izena agertzen baita.

Josue Estebanez 2007an kondenatu zuten Carlos Palomino militante antifaxista Madrilgo metroan hil izanagatik. Estebanezek Asturiasko espetxean dago hilketa horrengatik ezarritako kartzela zigorra betetzen.

Kargagailuetan irakur daitezkeen izenen artean ere, Luca Traini dago: eskuin-muturreko italiarrak 6 migrante tirokatu eta zauritu zituen 2018an, Macerata hirian.

Alexandre Bissonnette da ustezko erasotzailearen materialean agertzen den beste izenetako bat; Bissonnettek Quebeco meskita bati eraso egin eta sei pertsona hil zituen 2017an.

Idazkunen artean, halaber, "Por Rotherham" agertzen da; Erresuma Batuan hamarkadatan zehar umeei egindako sexu-erasoak jaso ziren hiria da hori.

Gainera, Erdi Aroan musulmanen aurka borrokatu zuten pertsonaia historikoen, esaterako, hainbat erregeren izenak agertzen dira.

Christchurcheko bi meskitak jendez gainezka zeuden ostiral goizean, otoitzerako prest, lehen tiroak eman direnean. Lekukoen eta bizirik atera direnen hitzetan, kaotikoa izan da gertatutakoa.

Bertoko hedabideen arabera, erasotzaileetako bat beltzez jantzita eta kasko, betaurreko eta jaka militarrarekin Al Nur meskitan sartu da 13:40 (01:40, EAEn) aldera, arma automatiko batekin; ondoren, bertan zeudenen aurka tiro egiten hasi da. Bigarren erasoa Linwoodeko auzoko meskita batean gertatu da.

Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu erasoarekin harremana dutelakoan; horietako bat, Brenton Tarrant da Australiako eskuin-muturreko militantea.

Jacinda Ardern Australiako lehen ministroaren esanetan, erasoa "aurrekaririk gabeko bortizkeria jokabide harrigarria" izan da, eta "Zeelanda Berriko egun beltzenetarikoa izan dela" gaineratu du.

Zuzenean eman du erasoa

Erasotzaileetako batek sarraskia zuzenean emango zuela iragarri du eta kasko gainean zeraman kamerarekin dena grabatu egin du. Guztira, 17 minutu grabatu ditu; horietan, defentsarik gabeko pertsonei nola egiten dien tiro ikusten da. Ibilgailura arma aldatzera ere joaten dela ikusten da. "Ez nuen destatzeko astirik ere, horrenbeste lagun zeuden", entzuten zaio esaten duela bideoan.

Facebook eta Twitter plataformek atentatuarekin harremana duten edukiak bertan behera utziko dituztela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Atentatuak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Madril Ozeania albisteak