Gizartea -

Bizkaia

Sexu-abusuengatik salatutako Basauriko entrenatzailea atxilotu dute

60 urteko gizon bat iragan asteartean atxilotu zutela baieztatu du Ertzaintzak, adingabe bati abusuak egitea egotzita. Epailearen esku jarri dute dagoeneko.

Sexu-abusuen aurkako manifestazioa Basaurin. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Sexu-abusuen aurkako manifestazioa Basaurin. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Sexu-abusuen aurkako manifestazioa Basaurin. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko (Bizkaia) futbol eskola batetik kaleratutako entrenatzailea atxilotu du Ertzaintzak, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez. Ustezko sexu-abusuengatik salatu zuten.

60 urteko gizon bat iragan asteartean atxilotu zutela baieztatu du Ertzaintzak, adingabe bati abusuak egitea egotzita. Epailearen esku jarri dute dagoeneko.

Entrenatzailea dela baieztatu dute ikerketako iturriek. Azken hilabeteetan atxilotuaren aurkako zenbait salaketa aurkeztu dituzte.

Salatzaileak adineko pertsonak dira jadanik; izan ere, duela 30 urte gertatutakoa salatu dute; ondorioz, delituak preskribaturik egongo lirateke.

Aurrena, umetan sexu-abusuen biktima izan zela salatu zuen gizon batek bideo batean, sare sozialetan.

“Lotsa, atsekabea eta beldurra” gainditzeko 25 urte baino gehiago behar izan dituela ziurtatu zuen gizonak bideoan. Futbol taldeko entrenatzailearen sexu-abusuen biktima izan zela azaldu zuen.

Grabazioa argitaratu ondoren, Baskonia Futbol Eskolak prestatzailea kaleratzea erabaki zuen, eta orain atxilotu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak