Gizartea -

Getxo

Greenpeacek eta Jon Kortajarenak ehunka lagun bildu dituzte Ereaga hondartzan

Plastiko-garbiketa egiteaz gain, itsas-animalientzat plastikoak dakarren arriskuaren inguruan kontzientziatzeko ekimena izan da.

Jon Kortajarena, Ereagan, Greenpeaceko enbaxadore gisa. Argazkia: EiTB
Jon Kortajarena, Ereagan, Greenpeaceko enbaxadore gisa
Greenpeacek plastiko bilketa egin du Ereaga hondartzan, Jon Kortajarenarekin batera

0:45

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun bildu dira igande honetan Getxoko Ereaga hondartzan, plastiko pilaketaren gainean Greenpeacek eta Jon Kortajarena Bilboko modelo eta aktoreak sustatutako deialdiarekin bat eginda.

Elkarte ekologistak zabaldu duenez, itsasoan amaitzen duten plastikozko ontzi kopuru handien inguruan ohartarazi nahi izan dute, itsas-animalientzako arriskua bilakatzen direlako, baita gizakiaren osasunerako ere.

Plastiko-bilketan parte hartu du Kortajarenak, eta "gazteengadik" bereziki jasotako "erantzun zabala" eskertu du. Modelo eta aktore bilbotarrak azpimarratu duenez, gure osasunerako arriskua dakar arrainak jateak, horiek aurretik plastiko txikiak irentsi dituztelako.

Zabor-bilketarekin batera, ingurugiroan plastikoak duen eraginaren eta horiek birziklatzeko zailtasunen gainean kontzientziatzeko tailerrak egin dituzte hondartzan.

Araudi zorrotzago eskatzeko Greenpeacek 'Plastiko madarikatua' lemapean abiatutako kanpainaren ekitaldietako bat izan da gaurkoa. Erakunde ekologista horrez gain, beste hainbatek ere bat egin dute, hala nola, Ekologistak Martxan elkarteak, Lurgaia Fundazioak, Nasti de Plastic Bizkaiak eta Surfriderrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Bilbo Getxo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal Kostaldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jende ospetsua bideoak Ingurumena Ereaga hondartza azken ordukoa Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak